50. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

50. Tolosako Abesbatza Lehiaketak baditu finalistak

Mikel Iraola 2018ko azaroaren 3a

Oreya abesbatza

Lau saio puntuagarrien ondoren, epaimahaiak ebatzi du zeintzuk abestuko duten biharko final handian: Indonesiako Batavia Madrigal Singers, Letoniako Kamer Koris, Suediako St. Jacobs eta Ukrainako Oreyak.

Amaitu da kinielen dantza. Epaimahaiak eman ditu jakitera ze lau taldek abestuko duten bihar 11:00etan hasiko den finalean. Eta bada sorpresarik. Hauexek Sari Nagusiaren lehian arituko diren lau abesbatzak:

Batavia Madrigal Singers (Indonesia)

Kamer Koris (Letonia)

Bideoa: Mikel Blasco

St. Jacobs (Suedia)

Oreya (Ukrania)

Beste saridunak

Programa onenaren saria Suediako ST. Jacobs Vokalensemblek eskuratu du.

Zuzendari onenaren saria Tolosako KUP Taldeko Gabriel Baltesi emango diote.

Obra ederrenaren saria, Alemaniako Kammerschor Saarbrücken abesbatzak abestutako Friede Auf Erden izan dela erabaki du epaimahaiak.

Euskal abesti baten interpretaziorik onenaren saria, berriz, Asturiasko El Leon de Orok jasoko du, Javier Bustoren Bidasoa kantuagatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!