Ekintza ugari Gazte Topagunearen 11. urtemugan

Iker Larrañaga 2018ko urriaren 30a

Beldurrezko makillajea landuko dute azaroaren 1ean. ATARIA

11. urteurrenaren ospakizunerako 12-17 urte bitarteko gazteentzat ekintza bereziak antolatu dituzte Tolosako Gazte Topagunean.

Azaroko ohiko programazioaz gain mota askotariko ekintzak egongo dira.

Azaroak 1, osteguna

17:30-19:00. Beldurrezko makillajea.

Azaroak 2, ostirala

Beldurrezko film proiekzioak.

16:30-18:30. 12-14 urtekoentzako filma.

19:00-21:00. 15-17 urtekoentzako filma.

Azaroak 9, ostirala

17:00. Krepe tailerra

Azaroak 10, larunbata

17:00. Ping pong txapelketa eta merendola.

Azaroak 16, ostirala

Zaletuko taldearekin afaria eta logoaren sorrera, 16-18 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Azaroaren 24, larunbata

Zaletuko lehenengo esperimentazio gunea eta Zo-zongo! taldearekin perkusio saioa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!