Denboraldi hasierako festa

Ataria 2018ko urriaren 29a

Tolosa CF Atletismo taldeko kideak bazkarian elkartu dira;  sariak ere banatu dituzte urtean lortutako emaitzengatik.

Tolosa CF Atletismo Taldeak festa giroko bazkariarekin eman dio hasiera denboraldi berriari. 80 kide elkartu ziren bertan, eta hainbat sari ere banatu zituzten urtean izandako emaitza eta lorpenengatik. Tolosa CF, Gipuzkoa eta Euskadiko errekorrengatik, Ander Uranga (200m eta 4x100); Paula de Juan (400 hesiak); Maria Lasa (800 eta 1500m); Joseba Larrauri, John Cabang eta Eneko Omeñaka (4x100); Lizeta Nnegue (pisu jaurtiketa) izan ziren omenduak.

Euskadiko eta Espainiako txapelketetan lorturiko ohorezko postuengatik: Ainara Lakuntza, Jone Agirrezabala, Ane Etxeberria, Ainhoa Gibelalde, Eunate Martinez de Rituerto, Julen Martin, Ander Ortiz, Aitor Zabala, Maddi Perurena, Nora Ituarte, Lander Gil eta Maddi Lillo izan ziren zorionduak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!