San Blas etxea okupatu, berritu eta inauguratu dute

Irati Saizar Artola 2018ko urriaren 28a

Etxebizitza bat izateko ezintasunak eraman ditu Antolakuntza Komunala kolektiboko hainbat gazte San Blas etxea okupatu eta bizitzeko moduan jartzera. Eguerdian inauguratu dute. 

Bi urte inguru dira gazte talde bat etxebizitzen egoeren inguruan hausnartzen hasi zela. Ezintasunak bultzatuta,  "etxebizitzen merkantzia izaera gainditu eta diruaren formatik harago elkartasunaren bitartez eta kolektiboki behar hau asetzeko pausoak ematearen alde" lerrokatu ziren. Hortik etorri zen Tolosako hilerri ondoan dagoen San Blas etxea okupatu eta egokitze lanetan hasteko hautua. Kolektiboki antolatuta eta elkarlanean, beharrezko erreformak egin eta bizitzeko moduan jarri dute etxea.

Oraindik guztia amaitzeko egonda ere, eguerdian inauguratu dute etxea. Proiektua aurkeztu dute, eta musikaz lagunduta pintxoak jan dituzte. Bazkaria egin dute ondoren, eta arratsaldean, Lur eta Endika kantautoreak izan dituzte. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!