Mendi bizikletaz trabesia, hogeita hamargarrenez

Irati Saizar Artola 2018ko urriaren 28a

XXX. Abraham Olano Mendi Bizikleta Trabesia Herrikoia egin dute goizean 75 lagun inguruk. Peña Olanok antolatzen du urtero. 

Olarrain auzoko festak baliatu dituzte hogeita hamargarrenez mendi bizikletaz buelta egiteko. Peña Olanok antolatzen du, eta bertan izan da Abraham Olano ere. Aukeran izan dituzte bi ibilbide: luzea, 32 kilometrotakoa 1200 metroko desnibelarekin, eta laburra, 25 kilometrotakoa 900 metroko desnibelarekin. Hotza, haizea, euria eta kazkabarra egin arren, 75 lagun inguru animatu dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!