50. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Abesbatza lehiaketa girotzeko, entsegu irekia eta kontzertua larunbatean

Ataria 2018ko urriaren 25a

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta, KEA Ahots Taldeak entsegu irekia eta kontzertua egingo ditu larunbat arratsaldean, Jordan Sramek zuzendariaren gidaritzapean.

Datorren asteko Abesbatza Lehiaketaren aitzakian, larunbatean, hilaren 27an, entsegu irekia eta kontzertua izango dira Tolosan. KEA Ahots Taldea Topic-en izango da goizean zehar, arratsaldean Jesuitinen elizan emango duen kontzertua prestatzen. Biak ala biak publikoari irekiak izango dira.

Kontzertua 19:00etan izango da, AEBko The Rose Ensemble taldeko zuzendari den Jordan Sramek entzutetsuarekin.

Zuzendari amerikarrak berpizkundetik gaur egunera arteko programa anitz bat prestatu du KEA Ahots Taldearekin, eta gerora kontzertu bat eskaintzea da beren asmoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!