50. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa, ONCEko 5,5 milioi kupoitan

Ataria 2018ko urriaren 24a

Argazkia: Iñigo Royo

ONCEk Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketari eskaini dio azaroaren 1eko zozketarako kupoia, lehiaketaren mendeurrenaren aitzakian.

Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren irudia izango dute 5,5 miloioi kupoi emitituko ditu ONCEk, azaroaren leheneko zozketari begira.

Gaur goizean aurkeztu dute kupoia, Topic zentroan. Bertan izan dira Nuria Carbonell kultur zinegotzia; Juan Carlos Andueza, ONCE Euskadiko Lurralde Ordezkaria; Miguel Angel Aizpurua, Gipuzkoako ONCEko zuzendaria; Julian Lacunza, Tolosako Ekinbide Etxeko lehendakaria; eta Luismi Espinosa, Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako zuzendaria.

Eguneroko kupoia denez 1,50 euroren truke eskuratu ahal izango da eta, bost zifrak edukiz gero, 35.000 euroko 55 sari lortzeko aukera izango da. 2 euroren truke erosiz gero, Paga delakoa irabazi daiteke, hots 25 urtez hilabetero 3.000 euroko saria.

Urteak igaro ahala, «munduko abesbatza lehiaketa garrantzitsuenetarikoa» bihurtu dela nabarmendu dute ONCEko kideek. «Horren erakusle dira bere historian zehar partaide izan diren mundu osoko 1.200 abesbatzak», azaldu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!