Poloniako ikasle talde bat Tolosara etorri da

Iker Larrañaga 2018ko urriaren 23a

Ikasle poloniarrak Tolosako Udalean harrera jasota. TOLOSAKO UDALA

40 ikasle poloniarrek Herrikide ikastetxeko ikasleekin elkartrukea egin dute.

13-18 urte bitarteko gazteak urriaren 17an iritsi ziren bost begiraleekin batera Tolosara. Nerea Letamendia, Tolosako Udaleko Merkataritza, Azokak eta Turismo zinegotziak egin zien harrera Tolosako Udalbatza aretoan.

Goizetan ikastetxera joan eta klaseetan parte hartzen dute, arratsaldeetan, aldiz, hainbat ekintza egiten dituzte. Tolosaldea ezagutzeaz gain, Leaburuko Mahala baserria eta Gasteiz bisitatzeko aukera izan dute. Letamendia zinegotziak esan du, bidaia hau "ikasleen formazioan eta balioen lorpenean sakontzeko" balio izango duela, baina bereziki "esperientzia ahaztezin" bat bizi dezaten opa die, "lagunak egin eta elkarrekin egun hauetan biziko dutenaz gozatzeko".

Bihar arte egongo dira Tolosan eta bitartean Herrikideko ikasleen etxeetan egongo dira. 2019ko Aste Santuaren bueltan tolosarrak joango dira Poloniara. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!