Gizarte Zerbitzuen 'aldi baterako egonaldietarako' eskaerak urriaren 31a bitarte aurkeztu daitezke

Ataria 2018ko urriaren 16a

Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak kudeatzen duen 'aldi baterako egonaldiak' ekimenak zabalik du eskaerak aurkezteko epea abendua eta urtarrileko egonaldietarako.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua da eta egoitza batean aldi baterako egonaldia egiteko aukera ematen zaie beren etxeetan bizi diren mendeko pertsonei, hainbat arrazoi direla eta, denboraldi jakin batez etxean bizi ezin direnean.

2018ko eskabideak aurkezteko epeak honakoak dira:

  • Abendurako egonaldiak eskatzeko epea, urriaren 31a artekoa izango da.
  • 2019ko urtarrilerako egonaldiak eskatzeko epea, berriz, azaroaren 23a artekoa.

Informazioa gehiagorako Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara bertaratu daiteke, 943 69 75 00 telefonora deitu edota gizartezerbitzuak@tolosa.eus-era idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!