2018/10/26 21:30

La Fabrica de Nada, filma

La Fabrica de Nada, filma
Tolosa

Pedro Pinhoren filma.

Jatorrizko bertsioa, gazteleraz azpidatziekin.

Gau batean, langileak konturatuko dira enpresako zuzendaritza lantegiko makinak eta gaiak lapurtzen ari dela. Horrez gain, ekoizpena hasteko antolatzen ari direnean, ezer ez egitera behartzen dituzte. Izan ere, langileak kanporatzeko prestatzen ari da zuzendaritza. Orduan, langileek erabakia hartuko dute: lantegia okupatuko dute, eta euren kabuz gobernatuko dute.

Terratreme ekoiztetxe kooperatiboaren lana da filma, eta gaurko kapitalismoaren arazoak aztertu nahi ditu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!