Topic-ek beste sari bat jaso du

Iker Larrañaga 2018ko urriaren 16a

Zaragozan saria jasotzeko unean. TOPIC

Zaragozako Txotxongilo Parkeak Topic-en ibilbidea saritu du txotxongiloen antzerkigintzan egindako ibilbideagatik.

Pasa den asteburuan Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak sari berri bat jaso zuen. Idoia Otegi, Topic-eko zuzendariak jaso zuen, Adolfo Ayuso, historialari, idazle, txotxongilo aktibista eta Zaragozako Txotxongilo Parkeko sortzailearen eta Fernando Rivarés, Zaragozako Udaleko Kultur zinegotziaren eskutik, "2009az geroztik egindako lanagatik eta mundu mailan txotxongilolaritzan erreferente delako".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!