Planari inbaditzaile bat atzeman dute Tolosan

Ataria 2018ko urriaren 16a

Gipuzkoako Basozainen Elkarteak Bipalium izeneko planari inbaditzaile bat topatu du Tolosa inguruko basoetan. Barraskilo eta zizare harrapakaria da eta lurzoruko ekosistema arriskuan jartzen du.

Planariidae familiako espezie honen itxura suge handi batena da. Laua da, ez du arnasketa edo zirkulazio sistemarik, eta bere gorputza muki kapa batek babesten du. Burua, berriz, mailu itxurakoa da.

Kolore aldakorrekoa da, beltza, grisa edo marroi kolorekoa izan ohi da. 30 zentimetroko luzera izatera irits daitezke, baina planariak badu berezko gaitasun bat: zatituz gero, birsortzeko gaitasuna dute.

Nahiz eta jatorria Indotxinan duen, AEBn ere aurki daitezke, eta gaur egun, Planaria torva bezala ezagutua den espezie bakarra aurkitzen da Europan.

Barraskilo eta zizareen harrapari aktiboa da, eta horrek arriskuan jartzen du lurreko ekosistema. Elikagaiak espezie horiek askatzen dituzten seinale kimikoak jarraituz lortzen dituzte. Gauetan ohikoagoa da, egunaren zati handiena ezkutatuta pasatzen baitu, lehortzea ekiditeko.

Horrelakoren bat topatuz gero, abisua emateko eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!