Bitik bi, Toloboleirentzat

Ataria 2018ko urriaren 15a

Tolosako bolei taldeak bigarren garaipena lortu du Nafarroako Unibertsitatearen aurka, 2-3.

Bi jardunaldi, bi garaipen. Ezin hobeto hasi du estreinako denboraldia Toloboleik, bigarren mailako senior nesken ligan. Lehen jardunaldian Navarbolei hartu zuten mendean (3-1) Belabietan, eta bigarren partida ere irabazi egin dute tolosarrek.

Iruñean jokatu zuten, atzo, Nafarroako Unibertsitatearen aurka. Bi aldiz galtzen joan arren, markagailua irauli zuten azkenean: 25-17/17-25/28-26/18-25/14-16. Meritu handikoa, ezbairik gabe.

Hurrengo partida larunbatean, hilaren 20an, jokatuko du Toloboleik. Gallartaren Ahotzaren aurka neurtuko ditu indarrak Uzturpe Kiroldegian, 19:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!