Baditu irabazleak Mahala Pilota Desafioak

Irati Saizar Artola 2018ko urriaren 14a

Banaka, Julen Alberdi eta De La Fuentek jantzi dute txapela, eta binaka, Mata eta Sarasak eskuratu dute garaipena. 

Arratsaldean jokatu dira Mahala Pilota Desafioko finalak. Lehen jardunaldia ostiralean jokatu zuten Amezketako Larrunarri pilotalekuan. Gaurko jardunaldiari hasiera lau eta erdiko partidak eman dio. Julen Alberdik mendean hartu du Aitor Zabala 22-2ko emaitzarekin. Ondoren, bi nafar izan dira aurrez aurre frontoi osoan. De La Fuentek irabazio dio Igoari 18-16. Pilota jaialdia bukatzeko, binakako partida jokatu dute. Tanto bakarreko aldearekin, hau da, 22-21 irabazi dute Mata eta Sarasak, Labaka eta Apezetxearen aurkako partidua. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!