Zezen plaza hartu dute umeek

Ataria 2018ko urriaren 12a

Berazubiko festen barruan, gaur arratsaldean, entzierroa txikia egin dute paper eskolatik zezen plazaraino. Han, zezentxoek aurrean ibili dituzte gazteak. Jaia borobiltzeko pottoken gainean ibiltzeko aukera izan dute umeek.

Asteazkenean abiatu zituzten Berazubi auzoko festak eta gaur egitarau zabala dute goizeko ordu txikiak arte. Asteburuan jarraituko du festak Tolosako auzoan.

Hona hemen datozen orduetarako egitaraua:

19:00. Patata Tortilla lehiaketa Tolosa C.F-ko plazan.

19:00. Pintxo potea patata tortillarekin.

21:30. Herri Afaria (norberak ekarria).

23:30. Karaokea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!