Auzolan Eguna egin dute Laskorain ikastolan

Ataria 2018ko urriaren 12a

Euskara, elkarlana eta auzolana ikastolaren ikur garrantzitsuak dira, eta gaur, Hispanitatearen egunean, urriaren 12an, ehun lagun inguru bildu dira lanerako, auzolanerako Laskorain ikastolaren Sakramentinoetako egoitzan.

Inguruak txukundu, muralak margotu eta talo jana egin dute, besteak beste. Aurrez, iazko abenduaren 6an egin zuten deialdiak izandako arrakasta ikusita antolatu dute aurten berriz ere Auzolan Eguna.

Goizean 09:00etan egin dute hitzordua eta ehun lagun inguru bildu dira, ume eta guzti, auzolan deialdira. Egutegi propioa aldarrikatzea izan da ekimenaren helburua.

Herri eskolak Laskorainen

Ikasle Abertzaleakek antolatuta, 10:000etatik aurrera Herri Eskolak egin dituzte, Hispanitatearen egunean, intsumisioa! lelopean.

Ikasle mugimenduaren inguruko eztabaida, autodefentsaren ulerkera eta autodefentsa fisiko tailerra egin dituzte, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!