Goxokien estalkiak edukiontzietara botatzeko deia

Ataria 2018ko urriaren 11

Tolosako Udalak goxokien estalkiak lurrera botatzearen aurkako kanpaina abiatu du, Goxokia ahoan, estalkia barruan! lelopean.

#ZainduTolosa garbiketa orokorrari buruzko hirugarren adarraren kanpaina argitaratu du, gaur, Tolosako Udalak. Goxokiak aitzakiatzat hartuta, eta Tolosako antzerki tailerreko kideen laguntzarekin, haur eta gaztetxoei zuzendutako spot bat eratu du udalak, haur parkeak txukun mantentzeko helburuarekin.

«Parkeetan eta haur guneetan ohikoa da goxokiak eta bestelakoen ontziak eta estalkiak agertzea. Hori egoki bota, sailkatu eta gunea zaintzearen garrantzia nahi diegu helarazi gaztetxoenei» dio Patxi Amantegi ingurumen zinegotziak.

Bideoaz gain, haur eta gaztetxoentzat erakargarriagoak izan daitezkeen igel itxurako edukiontziak eta panelak jarri dituzte haur parkeetan. Bestalde, joan den astean Trianguloan kokatu zuten birziklapen gunera bisitan egin zituzten ikastetxeek eta gaiaz jardun zuten ikasleekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!