Berrikuntzaz bete dute kultur astea, San Estebanen

Tolosaldeko Ataria 2018ko urr. 11a, 08:38

Gaur izango dira lehen hitzorduak, baina hurrengo asteburura bitarteko egitaraua izango dute auzoan

Hiru hamarkadak gaindituta, laugarrenaren bila doa San Esteban auzoa, kultur astearekin. Gaur izango da lehen hitzordua eta, hurrengo asteburura bitarteko egitaraua prestatu dute, ohi bezala.

Aurten, haur krosean parte hartzeko Sahararako materiala eraman beharko da, eta XXI. mendeko feminismoari buruzko hitzaldia ere txertatu dute. Azkenik, BOX.A elkartearekin elkarlanean antolatutako merkatua estreinakoz aterako dute kalera.

SAN ESTEBAN AUZOKO XXXI. KULTUR ASTEA

Urriaren 11, osteguna

19:00. Pintxo-potea Hiru-Aldeta tabernan.
21:00. Handia filmaren ikustaldia auzoko lokalean, Tolosako Udalaren eskutik.

Urriaren 12a, ostirala

11:00. Tolosako XXXI. Herri Krosa.
Ondoren. IV. Txiki Krosa. Aurten ez dute dortsala ordaindu beharko, baina Saharar eskoletara bideratzeko materiala eraman beharko da, lasterketan parte hartu ahal izateko.

Urriaren 14a, igandea
09:30. Mendi ibilaldia antolatu du Ttonttor San Esteban Auzokide Elkarteak.

Urriaren 18a, osteguna
19:30. Aiora Epelderen (Emagin) hitzaldia, auzo elkartean: Feminismoaren oinarriak XXI. mendean.

Urriaren 19a, ostirala
19:00. XVI. Patata tortila lehiaketa.
Ondoren. Ondoren, luntxa.
22:00. Antzerkia: Un ciprés en un desierto (Zurrunka teatroren eskutik)

Urriaren 20a, larunbata
10:30-18:30. Black Market 2018 merkatu beltza auzoan, Box.Arekin elkarlanean.
15:00. 2x2 boleibol txapelketa ferialekuan, Toloboleik antolatuta.
16:30. Haur Jolasak eta Box.Akoekin margoketa tailerra.
18:00. Buruhandiak.
18:30. Txokolate jatea, batukada feministak girotua.
22:30. Kontzertuak: Potentor, SP eta Raglefant.

Urriaren 21a, igandea
09:00. Diana herriko txistulariekin.
10:00. Trikitilariak auzoko baserrietan.
10:30. 2x2 boleibol txapelketaren finalaurrekoak eta finala.
11:00. Meza auzoko hildakoen alde, San Frantzisko elizan.
11:00. Radio Controleko kotxeen erakustaldiak Ttorreko aparkalekuan.
12:00. Auzoko txarangarekin kalejira.
14:00. Babarrun jatea.
Ondoren. Dantzaldia eta karaokea Joxe Mendizabalen eskutik. Atsedenaldian, toka txapelketa jokatuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!