2018/10/15 20:00

Groenlandia; inuiten lurraldea, jardunaldiak

Groenlandia; inuiten lurraldea, jardunaldiak
Tolosako kultur etxea, Tolosa

Mahai-ingurua: "Groenlandia 88" espedizioko kideek euren esperientzia kontatuko dute eta irudiak erakutsiko dituzte.

Orain dela 30 urte Tolosaldeko lagun talde batek Groenlandia eskiekin zeharkatu zuen. Dina Bilbaok, Josu Iztuetak, Angel Ortizek, Txiki Plazasek eta Nekane Urkiak, "Groenlandia 88" izenpean, 34 egun bizi zituzten helburua bete arte.

Espedizioaren urteurrena izanda, Groenlandiako eta Inuiten egoera ezagutzeko bi eguneko jardunaldiak antolatu ditu Antxon Bandres Bidaiariaren Txokoak, Tolosako Udalak, Zumardia elkarteak eta Alpino Uzturre elkarteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!