Nazioarteko lankidetza programetarako diru-laguntzak eskatzeko epea, zabalik

Ataria 2018ko urriaren 9a

Nazioarteko lankidetza programetarako Tolosako Udalaren diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da: urriaren 23a bitarte gauzatu daitezke eskaerak.

Guztira 63.425 euroko partida dago erreserbatuta 2018ko aurrekontuetan funts honetarako. Hiru ataletan bereizten da laguntza:

A Atala: Gobernuz Kanpoko Erakundeekiko lankidetza-programak, herrialde behartsuetako biztanleen baldintza sozioekonomikoak garatu eta hobetzera zuzendutako jarduketak egiteko.

B Atala: Mantentze-gastuak eta Tolosan antolatutako sentsibilizazio-jarduerak, helbide soziala udalerri honetan duten GKEen eskutik.

C Atala: Xedea da tolosarrak sentsibilizatzea beharrik handiena duten herrialdeetan garapeneko lankidetza ekintzetarako eta tolosarren artean herrialdeen eta kulturen elkartasun-kultura sustatzea. Horretarako, aukeratutako tolosarrek herrialde horietan zuzenean parte hartzen dute garapeneko lankidetza ekintzetan EAEko GKE baten bidez, gutxienez ere hilabete bateko denboraldia eginez, eta horrek bide ematen die egoera tokian bertan ezagutzeko.

Eskaerak aurkeztu daitezke UDATE Udal Erregistroan (07:15 – 14:15) edo www.tolosa.eus orriaren bidez, erregistro elektronikoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!