Presoen familiei zuzendutako Tolosako Udalaren diru-laguntza deialdia zabalik

Tolosaldeko Ataria 2018ko urr. 9a, 14:40

Abenduaren 31 bitarte egin daitezke eskaerak, udalaren webgunean edo UDATE bulegoan.

Presoen familiei zuzendutako Tolosako Udalaren diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da. Gipuzkoatik kanpo dauden presoei bisitak egiteko preso horiei senideei zuzendutako diru-laguntza da.

Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke espetxeetan zigortuta dauden edo behin-behinean espetxeratuta dauden tolosarren senitartekoak, ondorengo lehentasun-hurrenkera honen arabera: ezkontidea edo izatezko bikotekidea, seme-alabak, gurasoak, anai-arrebak.

Eskaera egiten duten senitartekoek Tolosan erroldatuta egon behar dute diru-laguntza eskaera egiten dutenean eta bisitak egiten dituztenean.

Guztira 3.200 euroko partida dago erreserbatuta 2018ko aurrekontuetan funts honetarako.

Eskaerak aurkeztu daitezke UDATE Udal Erregistroan (07:15 – 14:15) edo www.tolosa.eus orriaren bidez, erregistro elektronikoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!