Tolobolei Bidebidek garaipenarekin hasi du liga

Asier Imaz 2018ko urriaren 10a

Argazkiak: Tolobolei

Igandean hasi zen Tolobolei Bidebiderentzat Bigarren Mailako ibilbidea. Lehen jardunaldia etxean jokatu zuen eta 3-1 irabazi zion Navarvolei taldeari.

Lehen jokoa irabazi zuen Tolosako taldeak (25-21), baina hurrengoan berdindu egin zuten nafarrek, 12-25. Ondorengo biak etxeko taldearentzat izan ziren, 25-18 eta 28-26. Azken tanto zirraragarria jokatu zuten Toloboleiko neskek, eta pozarren ziren neurketaren amaieran. Ametsak egi bihurtzearen sentimendua eta ilusioa azpimarratu zituzten jokalariek.

Garaipen horrekin sailkapenean seigarren daude eskualdekoak. Bigarren jardunaldia Universidad De Navarra taldearen aurka jokatuko dute Iruñean, igandean, 12:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!