Gas isuria izan da hodi bat puskatu eta gero

Imanol Garcia Landa 2018ko urriaren 9a

15:30ak aldera gertatu da, Tolosako Batxiler Zaldibia kalean. Kalean obrak egiten ari dira, eta gas hodi bat puskatu dute.

Suhiltzaileak bertaratu dira eta teknikariekin batera gasa moztu dute, gero matxura konpontzeko. Bien bitartean, gas isurketaren lekuan ura botatzen aritu dira, gasak poltsarik sortu ez dezan eta leherketa arriskua ekiditeko. Inguruko bizilagunei leihoak ixteko abisua eman diete, gasa etxebizitzetan ez sartzeko. Bestalde, tren zerbitzua guztiz etenda egon da, larrialdi zerbitzuek matxura konpondu arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!