Cristina Almadaren 'Begiradak', 2019ko Tolosako egutegiaren irudi

Ataria 2018ko urr. 8a, 14:01

Azaroan banatuko dituzte Tolosako 2019ko egutegiak. Cristina Almada izan da Tolosanklisk lehiaketako irabazlea, eta egutegiko azaleko argazkia berea izateaz gain, 600 euro jasoko ditu.

Tolosa Berdea izan da 2019ko egutegia osatzeko Tolosanklisk lehiaketako gaia. 61 parte hartzaileren 256 argazki aurkeztu dira lehiaketara, eta horietatik 40k pasa dute epaimahaiaren oniritzia, azken faserako.

Bozketa fase horretan, 1.325 boto jaso dira, eta horietako 418 Cristina Almadaren “Begiradak” argazkiak jaso ditu. Hori izango da, beraz, egutegiko azaleko argazkia, eta egileak 600 euroko saria ere jasoko du.

Hilabete bakoitzekoak, berriz, epaimahaiko kide izan diren Iñigo Royo eta Ura Iturralde argazkilariek aukeratu dituzte. 9 pertsonen 12 argazki hautatu dituzte, eta argazki bakoitzagatik 200 euroko saria jasoko dute:

• Blanca Vidal Doldan-en 'Caminando 002'.
• Ane Elizegiren 'Berdearen geltokia'.
• Cristina Almada Atencioren 'Hazi'.
• Iñaki Ugartemendia Garikanoren 'Muttitegiko pinudia'.
• Raul Agerreren 'Segalari'.
• Raul Agerreren 'Landareak Ureztatzen'.
• Naiara Lasarteren 'Olatuak'.
• Diana Garciaren 'Eskalatzen'.
• Joseba Garmendia Altunaren 'Berdea izan nintzen'.
• Joseba Garmendia Altunaren 'Tolosari berdea dario'.
• Idoia Zabaleta Urkolaren 'Zesta punta'.
• Idoia Zabaleta Urkolaren 'izenburu gabea'.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!