Miserikordia Zaharra inauguratu dute

Irati Saizar Artola 2018ko urriaren 7a

Garai batean mendizaleek atseden hartzen zuten merenderoa berreskuratu eta omenaldia egin diote bertan, Jose Mari Peciña Tolosa CFko mendizale izandakoari. 

Tolosako Santa Lutzia auzotik Uzturrera bidean dagoen Miserikordia zaharra edota San Ignazio baserriko ondareak berreskuratu dituzte. Gazte auzolandegiekin hasi zituzten berreskuratze lanak, baina herritar talde bat ere aritu da bazterrak txukundu eta buru-belarri lanean: Migel Anjel Bermudez, Nikasio Arana, Agustin Pagola, Olatz Digon, Pascasio Vazquez eta Iñaki Elduaien, baesteak beste. Orduak pasa dituzte ingurua garbitzen, eta lan horiez gain, konponketa lanak ere egin dituzte. Garai batean Uzturrera igotzen zirenen atsedenlekua aurkitu eta txukun-txukun jarri dute. Bertan jarri diote oroigarria Jose Mari Peciña Azalnza Tolosa CFko mendizale izandakoari; Mont Blancen zendu zen 1953an.  

Tuberkulosia tratatzeko ospitalea izan ondoren, baserri funtzioa hartu zuen eraikinak; San Ignazio baserria izan zen. Eraikinaren aurrean, San Ignazio santuaren irudia zegoen garai batean, eta Juanito Lopek egindako erreplika berria aurkezteko tartea ere hartu dute. Omenaldi eta azalpenen artean, hamaiketakoa egiteko aukera izan da trikitiak lagunduta. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!