Munduko emakumeen egoera hizpide izango da, besteak beste, Jesus Torquemadaren mintegian

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko urr. 3a, 11:19

Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko Ikastn zerbitzuak zabaldu du, jada, Nazioarteko Gaurkotasun Soziopolitikoko Mintegiaren izen-ematea.

Topic zentroko aretoa aktualitate gaien lapiko bilakatuko da, hamargarren urtez. Tolosaldea LHI-k X. Nazioarteko Gaurkotasun Soziopolitikoko Mintegia antolatu du, Jesus Torquemadaren eskutik, eta zabalik da izen-ematea. Kazetariak momentuaren arabera egiten du gaien aukeraketa, aktualitateko albiste jarioari erantzun nahian; institutuak, ordea, iragarri du jada, aurtengo mintegiko gaietako bat: Emakumeen egoera munduan.

Egitasmoaren arrakasta agerikoa da, hamar urteko ibilbideari begiratuta. Horrela, antolatzaileek izena lehenbailehen ematera deitu dituzte parte hartu nahi duten herritarrak. www.ikastn.com helbidean egin beharko da.

Aurtengo mintegia datorren urriaren 22an hasiko da, eta beste lau astelehen ere hartuko ditu: urriaren 29a, eta azaroaren 5a, 12a eta 19a. Ordutegiari dagokionez, urterokoari eutsiko diote: 19:00etatik 21:00etara. Mintegiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, edo edozein zalantza argitzeko, 615 77 56 78 telefonoa jarri dute eskura, 09:00etatik 13:030era.

Lan munduko estereotipoak puskatzera

Tolosaldea LHI-k feminismoaren olatu berria jorratu nahi izan du, Jesus Troquemadaren ahotik. Bide beretik, lanbide heziketaren munduko estereotipoak ere apurtu nahi dituzte. Izan ere, "askoz ere baxuagoak" izan ohi dira ikasle emakumeen matrikulazioak. Horrela, lanbide heziketako ikasketetara, praktiketara eta lan mundura deitu nahi dituzte emakumeak ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!