Udazken Jokoetako ohorezko koadroa

Ataria 2018ko urriaren 2a

Tolosako Iturriza Elkarteak urtero antolatzen dituen jokoak amaitu dira; karta eta toka txapelketak jokatu dituzte.

Amaitu dira Iturriza Elkartearen Uzdazkeneko Jokoak. Ohorezko koadroa osaturik gelditu da, beraz.
Musean, lau erregetara, Jose Luis Sasiain eta Manuel Veiga izan dira txapeldunak, Juan Aristondo eta Jose Leon Sanchezi finala irabazita. Zortzi erregetara, Wenceslao Jimenezek eta Antxon Britek jantzi dute txapela. Hauek finalean Felix Antolin eta Angel Izagirre gainditu dituzte.

Tutean txapeldunak Ignacio Eguimendia eta JuanAgustin Zubeldia izan dira; txapeldunordeak Jose Leon Sanchez eta Antonio Garcia.

Puntxoan txapela Antxon Iturzaetak eta Jose Ignacio Urdanibiak eraman dute. Fidel Yarza eta Kepa D´Oyarzabal izan dira txapeldunordeak.

Txintxonean txapelduna bakarra izaten da, eta hori, Grabiel Mateos izan da. Txapeldunordearen saria Maite Sanchezentzat izan da.

Azkenik, karta jokoez gain toka txapelketa ere antolatzen du Tolosako Iturriza elkarteak. Aurtengo Udazkeneko Jokoetan Jose Agirrek jantzi du txapela. Bere atzetik Santiago Tejeria geratu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!