Imanol Garmendia eta Amaia Segurola txapeldunak, Aldabara igoeran

Tolosaldeko Ataria 2018ko irailaren 29a

Auzoko festak txirrindulari igoerarekin hasi dituzte, gaur, Aldaban; Imanol Garmendia irabazleak errekor berria ezarri du, aurrekoa 20 segundoan hobetuz.

33 parte hartzaile abiatu dira, guztira, Aldabako maldan gora. 11 minutu eta 8 segundo behar izan ditu Imanol Garmendia irabazleak, eta emakumezkoetan lehena Amaia Segurola izan da, 16 minutu eta 40 segundoko kronoarekin. Garmendiak, gainera, aurrez egina zegoen errekorra 20 segundoan hobetu du, eta sari berezi bat ere jaso du, horregatik.

San Migel eguna kirola eginez ere ospatu daiteke, eta tradizio eta lehia polita sortu du, gaur ere, Aldabara igoerak. Horrela, Amaia Segurolak azaldu du lehen bi kilometroak eta maldaren amaiera direla gogorrenak: "Komeni da bidea ezagutzea, indarrak neurtzeko".

Irabazleak eta bigarren sailkatuak ez dira, ordea, sariak jaso dituzten bakarrak izan: lasterketako gazteenari eta zaharrenari ere eman diete oroigarri bana. Oinatz Aizpurua izan da gazteena, 26 minutu eta 10 segundoan Aldabara igoz; zaharrena, berriz, Jexux Ibarbia izan da, eta 19 minutuan igo du aldapa.

Pedalei eman dietenek egin diote lekua herri afariari, eta gainontzekoek ere asmatuko dute, San Migelak ospatzen.

Aldabara igoera 2018, saridunak

1. gizonekoa: Imanol Garmendia (11:08 errekorra)

2. gizonezkoa: Unai Dorronsoro (12:11)

1. emakumezkoa: Amaia Segurola (16:40)

2. emakumezkoa: Sorkunde Beloki (18:16)

1. gaztetxoa: Telmo Belamendia (12:20)

2. gaztetxoa: Unax Iztueta (12:28)

Zaharrena: Jexux Ibarbia (19:00)

Gazteena: Oinatz Aizpurua (26:10)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!