Bazkaria eta txokolatea festarako aitzakia izan dituzte Alliri auzoan

Tolosaldeko Ataria 2018ko irailaren 29a

Auzoko festak ospatzen ari dira gaur, zapi laranja lepoan dutela.

Urteroko datetan, Tolosako Alliri auzoak bat egin du auzoko festa eguna ospatzeko, auzoko plazan. Zapi laranja lepoan, bazkari legea egin dute 70 auzotar inguruk, eta hizketan luzatu zaie bazkalondoa.

Otordu bat bukatzerako, baina, hurrengoaren usaina iritsi da plazara, txokolate beroa prestatzen hasi baitira, 16:00 aldera, txokolate jaterako. Dena ez da, ordea, jatea izango, eta tokan eta buruhandien aurretik korrika ere ibili dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!