Tolosa, Donostiako autobus turistikoen soineko

Tolosaldeko Ataria 2018ko ira. 26a, 09:40

Urriaren 14ra bitarte, Gipuzkoako hiriburuan bueltaka ibiliko da irudia, honako leloarekin: Tolosa, the origins of our gastronomy. Zatoz jatorrira.

"Tolosako hiri-markaren posizionamendua hobetzeko" pauso bat izan da, Nerea Letamendia azoka, merkataritza eta turismo zinegotziak azaldu duenez. Joan den irailaren 17az geroztik, eta urriaren 14ra bitarte, beraz, hiriburuan barrena ibiliko da Tolosa, the origins of our gastronomy. Zatoz jatorrira dion kartela; Donostiaren eta Tolosaren arteko gertutasuna ere nabarmenduko dute, bi hiriak 20 minutuk banatzen dituela azpimarratuz.

Autobus atzealdeko afixaz gain, ostiralero pertsona bar ariko da, Donostian, Tolosako gastronomiari eta udazkeneko kultur eskaintzari buruzko esku-orriak banatzen. "Turismoa aukera da Tolosarentzat", azaldu du Letamendiak: "Donostiatik oso hurbil gaude, eta hemen gure nortasuna da erdigune, esperientzien turismoan". Azkenik, gaineratu du Tolosako Udalak lan ildo berri bat ere baduela, Hiri Ekonomiaren Plangintza Estategikoan, herriaren kanpo proiekzioa lantzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!