2018/09/29 18:30

Txotxongiloak eta animazio zinema

Txotxongiloak eta animazio zinema
Topic aretoa, Tolosa

Nerabe eta helduei zuzendutako emankizuna da, eta sarrera doakoa da. 80 minutuko iraupena du gutxi gorabehera.

Historia d’Este, (Pascual Perez, 2011, 7.30)

Auzo antzoki zahar batean Esteren istorioa antzezten da, oso gizon normala kafe, koñak eta garagardoaren eguneroko errutinarekin.

Amore D´Inverno, (Isabel Herguera, 2015, 8.00)

Bikote batek ibai ondoan paseatzen duen bitartean, ehiztari batzuek oreinkume bat behatzen dute basoan eta lagun batzuk Clavesana dantzaria ekartzen dute gogora, paisaiarekin desegiten den maitasun librearen metafora.

El cuidador de gatos, (Fernando Cortizo, 2009, 16.00)

Marianoren bizitza aspergarria bere lana eta etxe hutsaren artean igarotzen da. Ilusioa egiten dion gauza bakarra ondoko kalexka batean bizi diren katuei jana ematea da. Egun batean, pertsona misteriotsu bat agertuko da bere katuak eramateko marka berri batzuekin erakarriz.  

Canis, (Anna Solanas eta Marc Riba, 2013, 17.00).

Teok isolatuta bizirauten du momentu oro txakur-talde kaletarrez setiatutako etxe batean.

Made in Spain, (Coke Riobóo, 2016, 11.00).

Dimentsio epikoak dituen miniaturazko erretratu surrealista bat gertatzen da hondartza iberiar nudista batean.

Vicenta, (Sam, 2010, 22.00).

Alfredok bere emazteari loterian irabazi zuten dirutzaren gordelekua non dagoen azaldu aurretik hiltzen denean, Vicentak leku guztietan bilatuko du non dagoen jakiteko, bere senarrari galdetzea besterik gelditzen ez dela onartu arte. Berpiztu egin beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!