Altsasukoen amak eta Cuixarten eta Fornen bikotekideak, mahai inguruan

Ataria 2018ko irailaren 24a

Gipuzkoako CDRk antolatuta, Errepresio bereko bi aurpegi izeneko mahai ingurua egingo da, hilaren 27an, 19:00etan Topic Zentroko areto nagusian.

Bost gonbidatu izango dira mahai inguruan: Bel Pozueta eta Edurne Goikoetxea —Altsasuko bi gazteren amak—, Amaia Izko —auziko abokatua—, eta Laura Masvidal —Joaquin Forn Generalitateko Barne kontseilari espetxeratuaren bikotekidea— eta Txell Bonet —Jordi Cuixart Omnium Kulturaleko presidente espetxeratuaren bikotekidea. Gidari, berriz, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendari tolosarra ariko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!