Ane Iturria, lehen juniorra Beriainen

Ataria 2018ko irailaren 24a

Ane eta Irene Iturria, duela pare bat aste jokatu zen Axari Traileko podiumean

X. Uharte Arakil - Beriain kilometro bertikaleko sailkapen nagusian bosgarren izan da tolosarra; junior mailan, berriz, txapeldun.

Gero eta lorpen gehiago ari da pilatzen Ane Iturria. Alpino Uzturre taldeko korrikalariak Uharte Arakil - Beriain kilometro bertikala irabazi du, junior mailan. Bost kilometroko bidea 00:56:27ko denboran egin zuen tolosarrak.

Emakumeen sailkapen orokorrari begiratuz gero, ordea, Iturria bosgarren izan zen. Eta podiuma lortzetik ez oso urruti.

Oihana Azkorbebeitia izan zen garaile, 00:48:54. Baina hori beste liga bat da. Bigarren Majida Maayouf gasteiztarra izan zen, 00:54:18ko denbora eginda. 55 minutu behar izan zituen helmugara iristeko hirugarren egin zuen Marikruz Aragonek. Beraz, minutu t'erdiko aldea baino ez, Iturria eta podiumaren artean. Adinaren eta esperientziaren minutu t'erdia.

Irene Iturria junior mailako bigarren izan zen, 01:02:58ko denbora eginda. Sailkapen nagusian, berriz, 21. Eskualdeko beste parte hartzaile bat izan zen: Irantzu Iturbe berrobitarra. 01:05:45an gelditu zuen kronometroa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!