Boleibol ikastaroak hastear daude

Asier Imaz 2018ko ira. 21a, 12:52

Tolosako Boleibol Taldeak ikasturte berrirako ikastaroak antolatu ditu Ferialekuan. Benjaminetatik helduetara iritsiko dira ikastaro horiek.

Azken adin tarte hori mailaren arabera banatuko dute: hasiberriak, maila ertaina eta maila altua.

Lehen hiruhilekoa irailaren 24an hasi eta abenduaren 21ean amaituko da. Bigarrena urtarrilaren 7tik martxoaren 29ra luzatuko da, eta hirugarrena eta azkena, apirilaren 1etik ekainaren 21erakoa izango da.

Ikastaro guztiak Tolosako ferialekuan izango dira, astelehenetik ostegunera.

Ordutegiak zehaztuta baldin badaude ere, aldaketak egon daitezke jende kopuruaren arabera, Tolosako Boleibol Taldetik azaldu dutenez. 10 urtera arteko benjaminek astearteetan izango dute ikastaroa, 17:15etik 18:30era.

10-11 urteko alebinak bi egunetan ariko dira ferialekuan: astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara.

Infantilak 12-13 urteko gaztetxoak dira, eta hauek astelehenetan eta asteazkenetan ariko dira, 18:00etatik 19:00etara.

Ondorengo adina kadeteena da, eta hauek ostegunetan izango dute ikastaroa, 17:15etik 18:30era.

Hortik gorakoen ikastaroak mailaren araberakoak izango dira. Hasiberriek astelehenetan, 19:00etatik 20:30era. Maila bajukoak ostegunetan ariko dira, 18:30etik 20:00era. Ertainen txanda asteazkenetan izango da, 19:00etatik 20:30era. Azkenik, maila altuena dutenak astearteetan elkartuko dira 18:30ean, 20:00ak arte.

Izen ematea

Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute hiruhilekoa. Bazkide ez direnek 40 euro. Helduek gehiago, 40 eta 50 euro bazkidetzaren arabera. Bigarren seme-alaba dohainik da. Izena emateko edo informazio gehiagorako toloboleikastaroa@gmail.com-era idatzi behar da, edo 680 84 51 58ra deitu. Facebook-eko orrian ere egin daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!