08:00etan hasita, egun osoan izango dira Tolosako Trianguloan, eta bildutako dirua Etiopiara bideratuko dute; abbay.org webgunean ikusgai dira, elkartearen proiektuak.
Urteroko moduan, jostailuak, liburuak, arropa eta loteria salduko dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, herritarrek "oso harrera ona" egiten diote merkatuari, eta iaz 3.000 euro inguruko ekarpena bildu zuten.