'Borobilean' DVDa aurkeztu du, Pirritxek, Laskorain ikastolan

Tolosaldeko Ataria 2018ko irailaren 20a

Lan berria argitaratu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, eta Tolosan grabatutako hainbat kantu eta irudi daude bertan.

Goiz berezia izan dute, gaur, Tolosako Laskorain ikastolan: Pirritx pailazoaren bisita izan dute, Borobilean lana aurkezteko. Amonaren poltsa hartuta bertaratu da Pirritx, Sakramentinoetara, eta zain zituen hainbat neska-mutil, galderak egiteko gogotsu.

Pirritxek azaldu dizkie, gaztetxoei, borobilean eseri eta denen artean gauzak adostearen onurak: "Txandaka, denok erabakitzen dugu; nork bere mina eta nork bere desira. Bakoitzak ideia bat izanda ere, borobilak elkar ulertzea sustatzen du eta, tira-birak tira-bira, borobila elkarrizketan ari da".

DVD berriaren nondik norakoak azaldu eta gero, pailazoak eta haurrek Tolosan grabatutako hainbat bideo ikusi dituzte, eta dantza egin dute, nola ez, borobilean. Ekitalditxoa bukatzeko, talde argazkia atera dute elkarrekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!