Tolosala, Euskal Kopan aurrera

Ataria 2018ko irailaren 20a

2-3 irabazi dio Aretxabaletari, eta larunbat honetan Kopako bigarren faseko neurketa jokatuko du.

Tolosala Iurre Tolargi areto futbol taldeak garaipenarekin hasi du denboraldia. Aurredenboraldia "txukun" amaitu ostean, sasoiko lehen partida ofiziala jokatu zuten asteburuan: Euskal Kopako lehen jardunaldia, Aretxabaletaren aurka.

Bikain hasi zen norgehiagoka tolosarrentzat, defentsan gogor eta aurrean eraginkor. Segituan lortu zuten 0-1ekoa, Xabik aldaratze bat aprobetxatu ostean. Josebak egin zuen 0-2koa, jokaldi eder baten ondoren. Atsedenaldirako 10 segundo falta zirela, ordea, aldea murriztu zuen etxeko taldeak defentsaren hutsegite bat baliatuz.

Bigarren zatiaren lehen minutuetan kolpea jaso zuen Tolosalak, binakoa lortu baitzuen etxeko taldeak. Amaierarako zortzi minuturen faltan, Martin Lakunzak lortu zuen garaipenaren gola, Xabiren jokaldi bikain baten ondoren. Azken minutuetan atezain jokalariarekin aritu ziren debagoiendarrak, baina Iurrek ez zuen arazo larregirik izan defentsan.

Horrenbestez, aurrera egin du Tolosalak Euskal Kopan, eta Alipendiren aurka jokatuko du bigarren jardunaldia, 16:00etan Donostiako Donbass kiroldegian. Liga, berriz, hurrengo astean hasiko dute, Usabalen, Mondrateren aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!