Pottoka topaketa egingo dute, larunbatean, Tolosako Zezen plazan

Tolosaldeko Ataria 2018ko ira. 19a, 11:46
Argazkia: Pottokazaleen Elkartea

11:00etatik 14:00etara, Pottoka arrazako 18 zaldi ikusteko aukera izango da.

Gipuzkoako Pottokazaleen Elkarteak antolatuta, Pottoka arrazako zaldien topaketa egingo dute, lehen aldiz, Tolosako zezen plazan, zaldi arraza honen ezaugarriak eta jabeek zaldi horiek hazteko egiten duten lana ezagutzera emateko helburuarekin. Hain zuzen, Euskal Herriko zaldi arrazarik zaharrena da.

Topaketan, elkarteko kideen 18 zaldi ikusteko aukera izango da, 11:00etatik 14:00etara. Zaldi horien ezaugarriak aztertuko dituzte teknikariek, eta ondoren, hiru onenak izendatuko dituzte. Horretarako, banan-banan paseatuko dituzte zaldi guztiak.

Horrez gain, azken urteotan egindako lanaren ondorioz lortu diren hobekuntzak aztertuko dituzte topaketan, baita etorkizunari begira lan ildo berriak finkatuko ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!