Emakumeen etxeko bilera irekia izango da, bihar, Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2018ko irailaren 18a

Emakumeen etxea martxan jartzeko udalak proposaturiko gunea bisitatuko dute lehenik; 18:00etan egin dute hitzordua, horretarako, Plaza Zaharrean.

Tolosaldeko emakumeen etxeko proiektua urte amaieran aurkeztuko dute, osorik, eta parte hartze prozesuak aurrera jarraitzen du. Ikasturtea hasi zenetik hona, mahai politiko-teknikoa nahiz prozesuko talde motorra elkartu dira, eta biharko Gune Irekian orain arte adostutakoak plazaratuko dituzte. 19:00etan bilera izango da, udaletxeko pleno aretoan, eta 18:00etan etxea sortzeko lokala bistatzera joango dira, Plaza Zaharretik abiatuta.

Elhuyar aholkularitzako teknikarien gidaritzapean, uda aurretik etxearen printzipioak, ezaugarriak, erabilera, helburuak eta jarduerak zehaztu zituzten eta, oraindik ere, beste 8 bilera egingo dituzte, urte amaierara bitarte: Gune Zabalaren bilera bat, azaroan; talde motorraren beste hiru bilera; eta mahai politiko-teknikoaren bi bilera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!