Margo kabinak su hartu du, Amarozko tailer batean

Tolosaldeko Ataria 2018ko irailaren 14a

15:00ak aldera izan da gertakaria eta, Ertzaintza nahiz suhiltzaileak lanean ari diren arren, momentuz ez dago zauriturik.

Garaje Tolosan gertatu da ezbeharra, Ford kontzesionarioan, eta margo kabinak su hartu du, Ertzaintzak TOLOSALDEKO ATARIAri jakinarazi dionez. Gertakariak ke handia eta beltza sortu du, baina ez dago zauriturik.

Tailerra Iruñea etorbidean dago, Amarotz auzoaren eta Usabal industrialdearen artean, eta autoen salmentan nahiz konponketan aritzen dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!