Atletismoan izena emateko aukera zabalik dago oraindik

Ataria 2018ko irailaren 14a

Infantil, alebin, benjamin eta aurre benjaminentzat eskolak emango ditu Tolosa CF Atletismo taldeak.

Tolosa CF Atletismo eskola martxan da. Hala eta guztiz ere, oraindik izena emateko aukera zabalik dago.

Infantil mailako haurrek (2005-2006) astelehen, asteazken eta ostiraletan entrenatuko dute 17:30-18:45ak bitartean.

Alebin mailan (2007-2008) astelehen eta asteazkenetan entrenatuko dute 17:30-18:30ak bitartean.

Azkenik, benjamin eta aurre benjaminek (2009-2012) bi egun edukiko dituzte aukeran. Asteartea edo ostirala, 17:30-18:30ak bitartean. Bi egunetan ibiltzeko aukera ere izango lukete.

Edozein kezka edo informazio eskatzeko Berazubiko bulegoetara joan behar da, edo 943 67 17 49 telefono zenbakira deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!