Laskorainen erronka berria

Ataria 2018ko irailaren 14a

Laskorainek, Usabalgo beheko kantxan jokatuko du, bihar, ligako lehen neurketa. JOSU ARTUTXA

Areto futbolean Bigarren B Maila asteburuan hasiko da; futbolean bigarren jardunaldia jokatuko dute Tolosa CF-koek.

Denboraldi berria berezia izango da Laskorain ikastolarentzat. Bigarren B Mailan jokatuko dute ikastolakoek, aurrekoan igoera lortu baitzuten. Lehen jardunaldia etxean tokatu zaie, Usabal kiroldegian, larunbatean, Sala 2012ren aurka. Partida 18:00etan hasiko da.

Lauburu Ibarra maila berean dagoenez, hauek ere lehen jardunaldia asteburuan jokatuko dute, Juventud Del Circuloren aurka, Belabietan. Partida larunbatean 18:30ean izango da.

Futbolean, bigarren jardunaldia jokatuko dute Erregional Ohorezko Mailakoek eta Euskal Ligakoek. Azken hauek Usabalen jokatuko dute igandean, 11:45ean. Tolosa CF-ren aurkaria Elorrio izango da. Erregional mailakoek Elgoibarren dute partida, igandean 17:00etan. Tolosa CF-ren aurkaria Elorrio izango da. Lehen jardunaldian bi taldeak irabazle izan ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!