EnkarGO!: zure etxeraino

Babestutako edukia 2018ko ira. 13a, 19:04
EnkarGo! zerbitzua martxan Tolosan. CHROMA

Tolosako saltoki ezberdinetan telefonoz nahiz 'online' erosketa egin eta denbora gutxian guztia etxean jasotzea ahalbidetuko dizun zerbitzua da EnkarGO!. Super Ekori esker saltoki lokaletan erosteko apustua egitea, inoiz baino eskurago daukagu.

Bertako supermerkatu txiki bat izanda, eskualde mailako enkargu sistema bat eskaintzera animatu zarete. Nolatan?

Online saltzeko zerbitzuak sei urte bete ditu aurten, baina harago jo nahi izan dugu. «Bertakoa» eta «txikia» izateak ez du esan nahi berritzaile eta ekintzaileak izan ezin garenik. Gero eta lehia handiagoa daukagu multinazionaletako erosketei dagokienez, jendearentzat oso erosoa baita guztia internetez erostea. Gainera, zerbitzu hau gure gabeziak betetzeko modu bat ere bada, gure dendan ez daukaguna inguruko saltokiek badaukatelako. Tolosako komertzio txikiarekin elkarlana egiten dugu, denon negozioak errespetatuz.

Nondik abiatu zen ideia hau?

Tolosako familiek bertan erosi nahi dute, baina erraztasunak eman behar zaizkiela identifikatu genuen: denbora justua dute, aparkalekua lortzea zaila da... Hutsune hori beteko du EnkarGOk. Kaleko saltokiak ez ditugu itxiko, baina gure zerbitzuak etxera eramango dizkiegu dendan bertan erosiko balute bezala. Bide berdinean, Tolosan erostearen abantailak balioan jarriko ditugu.

Zein dira aipatzen dituzun abantailak?

Tolosan bertan gaude: ordubeteren buruan eskaera zure etxean jaso dezakezu. Etxean edo lanean, parkean, kotxea aparkatuta daukazun tokian... Gu geu gara eskaera zuregana eramango dugunok, eta dendan eskaintzen dugun pertsonalizatutako arreta berbera eskainiko dizugu eskaera online eginda ere: fruitu eta barazkiak banan bana aukeratu, xerrak zure modura moztu,.. eta zerbitzura atxikita dauden saltoki guztiek berdin. Zein online komertziok esan dezake berdina?

Nola erabili daiteke EnkarGO! zerbitzua?

Gaur egun atxikitako bi saltoki ditugu: San Sebastian Arraindegia eta Zainberri. Hauek dira jarraitu beharreko puntuak:

1. Erosketa egin nahi duzun atxikitako saltokira deitu eta telefonoz eskaera egin. Aipatu EnkarGO zerbitzua erabili nahi duzula edo Super Ekon online erosi duzula.

2. Ondoren, Super Eko supermerkatuko online eskaera egin egunerokorako behar dituzun produktuak aukeratuz  www.supereko.eus helbidean, eta zure enkarguak jasotzeko eskatu.

3. Zure erosketa guztiak etxera edo aipatutako tokira eramango dizkizugu zuk aukeratutako ordurako, eta zure enkarguak Super Ekoko banatzaileari eskuz ordaintzeko aukera izango duzu.

Zerbitzu hau erabili nahi duen orok, zalantzarik izanez gero, 943 69 80 31 zenbakira deitu edo tiendaonline@supereko.net helbidera idatzi dezake informazio gehiago eskatuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!