Piper erreak, Euskal Herria plazako azokan

Tolosaldeko Ataria 2018ko irailaren 13a

Azken urteotan bezala, urrira bitarte danbolinean erretako piperrak eskuratzeko aukera izango da, Euskal Herria plazako azokan.

Larunbat honetan hasi, eta urriaren 13ra bitarte, Tolosako Euskal Herria plazan produktu tentagarri bat gehiago izango da eskuragarri: danbolinean erretako piperrak. Azken hiru urteotan bezala, Jose Luis Amatriainek momentuan erreko ditu piperrak, eta urriaren 13ra bitarte, larunbatero, bertan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!