[GUTUNA] Mila esker!

Galtzaundiko mintzalaguneko ikasleak 2018ko irailaren 13a

Beharbada, jasotzera ohituak gaude, emateak zenbateraino asetzen gaituen konturatu gabe.

Urteak daramatzagu, Galtzaundiko langile talde batek, irabazi asmorik gabe egindako esfortzu, interes, grina, xalotasun, lan, pazientzia eta tratuaren emaitza jasotzen. Eta, guztia, euskaraz hitz egin, euskara maitatu eta euskara bizirik nahi izatearen truke.

Horrela, Mintzalaguna egitasmoko ikasle kuadrillako kideok, gutun honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiogu Galtzaundiko lan taldeari; ezustean harrapatzen gaituzte sarri, kultur txangoak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak nahiz bestelako jarduerak antolatuz. Eta, bereziki eskertu nahi diegu, beren denboraren zati bat guri laguntzeko baliatzen duten irakasle boluntarioei.

Aurten, Mintzalagunan aritzen garenok, TOLOSALDEKO ATARIA-ren doako harpidetza jaso dugu, ikasturte osorako. Haiei ere eskerrik asko, beraz.

Ikasturte berriarekin batera, Euskaraldian ere parte hartuko dugu mintzalagunok. Gutun honen bitartez, beraz, euskaraz aritzeko jakin-mina, zalantza edo beharra duen edonor deitu nahi dugu, dudarik eta aurreiritzirik gabe, Mintzalaguna egitasmoan parte hartzera. Euskaldun familia handi bat ezagutuko dute.

Eskerrik asko!

Galtzaundiko mintzalaguneko ikasleak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!