Batxiller Zaldibia trafikoari itxita, asteartera bitarte

Tolosaldeko Ataria 2018ko irailaren 13a

Trenbide azpiko zubi zaharretik bideratuko dituzte ibilgailuak, asteartera bitarte.

Tolosako Batxiller Zaldibia kalean espaloietako bat eraberritzen ari dira, eta badira jada, bi aste, kaleko aparkalekuak behin-behinean kendu zituztenetik. Orain, lanak behar bezala osatu ahal izateko, kaleko trafikoa itxi dute, eta kalea itxita izango da, ibilgailuentzat, datorren asteartera bitarte.


Mozketak zenbait aldaketa ekarriko ditu eta, horrela, Gernikako Arbolako bidegurutzetik aurrera, ibilgailuak trenbide azpiko zubi zaharretik bideratuko dituzte, San Esteban auzorantz. Ondorioz, bide zati horretan bi noranzkotan ibiliko dira ibilgailuak, egunotan.


Edukiontziei dagokienez, Batxiller Zaldibiakoak Geltoki plazara lekualdatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!