Bizikletak uzteko gune gehiago

Ataria 2018ko irailaren 10a

Oriaburu eraikinaren kanpoaldean, Emeterio Arresen edota Nafarroa etorbidean jarri ditu udalak bizikleta-aparkaleku berriak.

Tolosako Udalak bizikletak uzteko gune berriak jarri ditu uda honetan. Azkenak Oriaburu eraikinaren kanpoaldean eta Emeterio Arresen ezarritakoak izan dira, eta aurrez Nafarroa etorbidean ere jarri zituzten.

Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziaren esanetan, «herritarrentzako bizikletaz mugitzea erosoa izatea nahi dugu. Horrexegatik, bizikleta-aparkalekuen eskaintza zabaltzen ari gara eta etorkizunean ere, jarraituko dugu zabaltzen».

Honekin bat, herriguneko abiadura mugatu eta oinezkoentzat zein motorizatu gabeko garraioarentzako erosoagoak eta irisgarriagoak diren guneak sortzeko hainbat obra ari da burutzen Udala: Nafarroa etorbidea jada amaitua, edota abian den Gudari Kalea eta hastear den Gernikako Arbolaren II. Fasea. Horrekin bat, Aldundiarekin elkarlanean, bidegorrien sarea mantendu eta zabaltzeko lanean dihardutela adierazi du Amantegi zinegotziak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!