Belateko autobus geralekuko irisgarritasuna hobetu dute

Ataria 2018ko irailaren 11

Geralekuko espaloia errepidera bitarte zabaldu du udalak, eta gauza bera egingo dute Usabal kiroldegiko autobus geltokian datozen asteetan.

Belateko autobus geralekuan eraberritze lanak burutu ditu Tolosako Udalak: espaloia zabaldu du errepidera bitarte, irisgarritasuna hobetu eta segurtasuna bermatzeko. Orain autobusek errepidean bertan egingo dute geldiunea, ez dute geralekura sartu beharrik izango.

Aktuazio berbera gauzatuko da Usabal kiroldegiko autobus geralekuan datozen asteetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!