Musika eskolan izena emateko aukera, plazak bete arte

Tolosaldeko Ataria 2018ko irailaren 6a

Joan den irailaren 5ean hasi zituzten klaseak, baina oraindik bada aukera zenbait klasetan izena emateko.

Tolosako Eduardo Mocoroa musika eskolan ekin diote ikasturte berriari, baina oraindik izena emateko aukera zabalik da, plaza libreetan.

10:00etatik 13:00era musika eskolan bertan, 943 65 15 93 telefonoan edo musika@tolosa.eus helbidean egin liteke eskaera. Musika eskolak eskatu ahala esleituko ditu libre geratzen diren leku horiek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!