Azaroko Euskal Jaia prestatzeko batzorde irekia sortu du, Tolosako Babarrunaren Kofradiak

Tolosaldeko Ataria 2018ko irailaren 5a

Lehen bilera irailaren 11n izango da, 19:00etan, Correos eraikineko lokalean.

Bi urte dira, jada, Tolosako Babarrunaren Kofradiak (TBK) babarrunaren festari Euskal Jaia gehitu zionetik. Hitzorduak hartu duen indarra eta herritarren harrera ikusita, egitasmoa jende gehiagorengana iristea da TBKren helburua, bestelako jarduerak antolatzeko. Horretarako, batzorde irekia egingo dute, azaroko euskal jaira begira.

Lehen bilera asteartean izango da, hilaren 11n, 19:00etan. Correos eraikinean TBK-k duen lokalean elkartuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!